Thursday, December 28, 2006
GIZARTE HARREMANAK
4. GIZARTE-HARREMANAK: Familia ,eskola, ikasbideak.
4.1. FAMILIAKO HARREMANAK.
Familiaren eragina haurren garapenean.
Gurasoen hezkuntza-praktikek auto estimazioan, menpekotasunean, haurrak gauzak lortzeko duen motibazioan eta abarretan eragineko duten eredu orokorrak oraindik ere baliagarriak izango dira eskolako haurrentzat. Afektibitate maila handi samarra ematen bazaio, izan ere, agintekeriazko portaerarekin batera afektibitaterik ez badu,portaera antisozialak agertzen hasiko baitira;zigorrak,batez ere zigor fisikoak, lotura bereziki nabarmena du haurren agresibitatearekin haur horiek guraso agresiboengan imitatzeko portaera-ereduak ikusi baititzakete.
Familiaren barruan gure gizartea ezaugarritzen duen tipifikazio sexuala sortzen da. Haurrak eredu horiek imitatzeko joera izango dute batez ere erakargarriak direnean. Mutilak independente eta lehiakor izan daitezen eta bere sentimenduak kontrola ditzaten gogor beratzen dira. Neskei aldiz, xeratsu, jarduera interpertsonaletan trebe eta emozionalki adierazkor eta dependete izaten irabazten zaie. Tipifikazio - prozesuaren beste adibideak, erosten zaizkien jolasa, arropak, logeletako dekorazioa….dira.
Gurasoen hezkuntza-praktiken determinatzailea.
Gurasoek beren seme-alabekin dituzten hezkuntza-praktikak hiru faktore determinatzen dituzte:
a) Haurrarekin zerikusia duten faktoreak ditugu:adina, sexua, jaiotza-ordena, nortasunaren ezaugarriak.
b) Gurasoekin zerikusia duten faktoreak: garrantzitsuak dira sexua,seme-alaba eta guraso gisa lehendik duten esperientzia, nortasunaren ezaugarriak eta hezkuntza maila.
c) Elkar eraginaren egoerarekin zerikusia duten faktoreak: etxebizitzaren ezaugarri fisikoak, testuinguru historikoa.
Familiaren eta beste testuinguru sozializatzaile batzuen arteko loturak.
Familiak askotan zeharka eragiten du haurrak ikaskideekin dituen harremanetan: bizitzeko aukeratzen duen lekuaren, haurraren gizarte portaeraren aurrean izaten dituen erreakzioen, harreman horiek haurrarentzat duten garrantziaren mailaren inguruan dituen balioen, bere ustez haurraren bizitzan izan beharko lukeen kontrol-mailaren, bere ustez adiskidetasun horiek izan beharko luketen egituratzeen esklusiboak (lagun gutxi baina harreman estua) edo inklusiboak (lagun asko harreman gutxiago) gurasoek beren lagunekin elkar eragiten dutenean eskaintzen duten ereduaren bidez. Familiaren eta eskolaren arteko loturei bagagozkie, antzeko prozesu bat gertatzen dela esan genezake.