Thursday, December 28, 2006

ESKOLAREN ERAGINA


4.2. ESKOLAREN ERAGINA.

Eskola da, familiarekin batera, haurrarengan eragin gehien duen gizarte-erakundea. Eskola determinantea izango da haurraren garapen kognitibo eta sozialerako.
Eskolaurretik lehen mailako eskolarako garapen-testuinguru batetik haurrari erronka kognitibo eta sozial berriak ezarriko dizkio.
Lantzen diren edukiak sistematizatuagoak dira.
Testuinguru horretako bi ezaugarri dira bereziki garrantzitsuak eskolaren eragina argitzeko: ikaskuntza testuinguruarekiko loturarik ez izatea eta hizkuntza izatea informazioa transmititzeko bide nagusia. Eskolan ikasten diren trebetasunek une horretan presente ez dauden esperientziei eta testuinguruei erreferentzia egitea ahalbidetzen digute eta hizkuntzaren bidez gertukoak ez diren objektuekin eta egoerekin ihardun daiteke.
Eskolak, haurraren sozializazioaren eta indibiduazioaren prozesuen inguruko alderdi guztietan du eragina. Auto kontzeptu akademikoak haurrak bere ustez lan akademikorako eta eskolako errendimendurako dituen ezaugarri eta gaitasunen berri ematen du auto kontzeptu akademikoak harreman estua du lorpen akademikoarekin: eskolako porrotak edo arrakastak auto kontzeptu akademiko jakin bat osatzeko balio du eta auto kontzeptu horrek berak determinatzen ditu lortzen dituen emaitzak.
Irakasleak haurrarekiko duen jarrera determinatzailea izango da haurrak bere buruaz dituen sentimenduak irakasleak berekiko duen portaeraren pertzepzioaren araberakoak izango dira.
Beste alderdi batean ere esku hartzen du eskolak, rol sexualaren garapenean hain zuzen.Eskolan rolak hartzen eta ezarritako gizarte arauei jarraiki sexu bakoitzarentzat egokiak diren portaerak adierazten ikasten da. Ezarritako rolak eskolako jardueretan erabiltzen diren testu eta materialen bidez nahiz irakaslearen jokabide diskriminatzailearen bidez transmititzen dira.
Bestalde, dela haurraren garapen egokia, dela eskolarekiko duen jarrera, ikaskideen artean harreman-sare positibo egokiak ezartzearen araberakoa izango dira. Harremana txarra denean egokitzeko zailtasunak izango ditu.


Comments: Post a Comment



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?

KONTADODEA:
contador webcursoscursos inglescochesjuegos onlineanuncios clasificados


ERLOJUA:
patrocinado por: <a href="http://www.planetcursos.com">cursos gratis</a> <a href="http://www.wikiad.com.ar">avisos</a> <a href="http://www.wikizapping.com">videos</a>
relojes web gratis