Saturday, December 16, 2006

ESKOLAKO URTEAK (6/7-12 urte bitarteko bilakabideak)


1.OINARRIZKO PROZESU KOGNITIBOAK . ESKOLAKO URTEAK.
1.1.SARRERA.


Sei eta hamabi urte artean oso aldaketa garrantzitsuak, haurren funtzionamendu kognitiboan edo zehatzago esateko, aldi honen hasieran haurrak gaitasun intelektual ona du.
PIAGET arabera operazio zehatzen agerpenak eta amaiera, berriz, pentsamendu formalaren agerpenak. Bi estadio operatibo, zehatza eta formala, ez dira bat-batekoak. Haurrek dituzten egituren aldaketatik, aldaketa kualitatiboetatik abiatzen da. Klahrrek dioenez,” bosgarren urtetik aurrera ez dago inolako arrazoirik oinarrizko egitura adinarekin aldatzen duela pentsatzeko,” eta haurren eta helduen arteko desberdintasun nagusia “haurrek gertakizunei, prozedurei eta estrategiei buruzko aurretiko ezagutzan, arreta kontrolatzerakoan eta memoria prozesuak erabiltzerakoan defizitak izatea”.
Auziaren funtsa hau da: prozesatzeko gaitasun “estrukturala”adimenarekin handitzen den, edo ez → 3 urte dituena unitate batekoa izango da eta 15 dituenean zazpi unitatekoa, enpirikoki indartuta dago hipotesi hau.
Bada prozesatzeko abiadura zergatik handitzen den alternatibo bat: aldaketa funtzionalen existentzia, hau da, subjektuek erabiltzen dituzten prozesatzeko trebetasunak eta estrategiak hobetzean datza memoria operatiboaren funtzionamenduaren aldaketak.Gainera zeregin hori egiterakoan erabiltzen diren prozesuak automatizatu egiten dira eta subjektuak bitarteko gutxiago erabili beharko ditu. Caseren ustez, operazio kognitiboak egiteko eraginkorragoak izateak, hau da, haur zaharrenek eta helduek bitarteko kognitiboa mugatuak eta konstanteak hobeto erabiltzen jakiteak argituko lituzke aurkitu diren desberdintasun ebolutiboak eta ez litzateke postulatu beharko memoria operatiboaren gaitasunaren hazkuntza.Teoria estadioa badirela defendatzen du. Baina estadio horien ezaugarriak ez dira azpian egitura logiko bat izatea eta energia mentala edo M espazioa haztea izango, oinarrizko operazio intelektual mota desberdinak izatea baizik. Badakigu haur gazteenen eta haur zaharren eta helduen artean prozesatzeko gaitasunean aldaketa funtzionalak gertatzen direla eta aldaketa horiek operazioetan eraginkorragoak izatearen, subjektuak estrategiak hobeto erabiltzearen eta zereginari buruz duen ezagutzaren ondorio izan daitezkeela.

Comments: Post a Comment



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?

KONTADODEA:
contador webcursoscursos inglescochesjuegos onlineanuncios clasificados


ERLOJUA:
patrocinado por: <a href="http://www.planetcursos.com">cursos gratis</a> <a href="http://www.wikiad.com.ar">avisos</a> <a href="http://www.wikizapping.com">videos</a>
relojes web gratis