Saturday, December 16, 2006

GARAPEN KOGNITIBOA

1.3. GARAPEN KOGNITIBOA ETA EZAGUTZA.

Ezagutzaren eta estrategien arteko desberdintasuna. Ezagutza deklaratzailearen eta prozedurako ezagutzaren arteko bereizketarekin. Ezagutza gertakarien ezagutza azpimarratzen du. Estrategiek ezagutza nola adierazten dute, zeregin bat egiteko edo problemaren bat ebazteko aplikatu behar ditugun arauei buruzko ezagutza.
Ezagutzak memorian eta kontzeptuzko antolamenduan duen eragin determinatzailea jarduera kognitibo guztietan agertzen da, jarduera horiek subjektuak zereginari buruz duen irudikapenetik abiatuta egiten badira.Garapenaren azterketan problema bat ebazteko erabiltzen diren arauak subjektuak duen ezagutzaren araberakoak izango dira, zeregina egiterakoan ezagutzaren eta estrategien artean elkar eragina izaten baita.Vygotskyk kontzeptuzko garapenari eta haurren lehenengo kontzeptu espontaneoak eskolako ikaskuntzaren bidez kontzeptu zientifiko bihurtzeari buruz zuen kontzepzioa gogoratzen digu.Garapenaren ikuspegi horrek irakaslearentzat eskolako edukiak eta haurrak lehendik duen ezagutza espontaneo egoki lotzeko haurraren aurretiazko ideiak ezagutzeak duen garrantzia azpimarratzen du. Nerabearen eta heldueren eta haurren arteko bereizketa hainbat alorretan duten ezagutzaren kantitatean eta kalitatean oinarritzen duen ezagutza bat, norberaren ezaugarri eta muga kognitiboak ezagutzean eta horiek kontrolatzean eta arautzean datzana: metakognizioa.

1.4. METAKOGNIZIOA ETA GARAPEN KOGNITIBOA.

Kanpoko behatzailearen ikuspegitik azter ditzakegu, hau da, jokabidean adierazten diren prozesu intelektual horien adierazgarriak kontuan izanez; zeregina egiten duen subjektuaren beraren ikuspegitik azter ditzakegu, bere prozesuak behatzeko eta horiei buruzko hausnarketa egiteko gai izango da. Bigarren ezagutza mota kognizioa deitzen da termino zabala eta anbigua dauka. Metakognizio hitzak bi adiera ditu subjektu batek bere prozesu mentalez izan dezakeen ezagutzari egiten dio erreferentzia eta ezagutza horrek bere jokabidean izango duen efektuari.

Ezagutzari buruzko ezagutza: metamemoria.

Metakognizio une jakin batean norberaren prozesu kognitiboak ezagutzen dituenak duen esperientziaren ikuspegitik azter daiteke, eremurik egokienetarikoa metamemoria da. Gogoratzeko zereginetan esku har dezaketen alderdi desberdinei erreferentzia egiteagatik desberdintzen diren metamemoria - modalitate batzuk determinatu zituzten. Modalitate hori bi ardatzetan taldeka daiteke:

Prozesu metakognitiboak sortzeko lehengo baldintza dirudiena haurraren pentsamenduan nola sortzen den galdetzen duten garrantzia, “gogamenaren teoriak” haurrarengan nola sortzen diren aztertzen dute.

Metakognizioa eta ezagutza arautzea.

Ondoren metakognizioaren zerikusia duten eta funtzio zehatz bat duten prozesu kognitiboen multzoaz arituko gara, hauxe da: ezagutza arautzea.
Haurrari bere ikaskuntza-mekanismoak kontrolatzea eta, horrenbestez, “ikasten ikasi” ahal izatea erraztuko diote.

Metakognizioak, ikaskuntza-egoeretan edo problemak ebazteko egoeretan ezagutzaren arautze eta krontol gisa ulertuta, prozesuaren 3 une jakinetan subjektuak duen partehartze aktiboaren berri ematen du.
Metakognizioa eskatzen duten eta subjektuari testuak ulertzerakoan bere jarduera kontrolatzea eta, adi berean, errendimendua hobetzea, ahalbidetzen dioten jarduerak dira.
Kontrolerako mekanismo bat dago, metakognisioarekin zerikusia duena eta problemak ebazteko zereginetan ikertzaileen arreta berezia bereganatu duena: PLANGINTZA. Planifikatzeak helburu bat lortzera bideratuko jarduera jakin bat proiektatzea esan nahi du eta planifikatzeak haurrari eta helduari beren jokabidea auto arautzea eta kontrolatzea ahalbidetzen die.

Bi dira mekanismo auto arautzaileez jabetzerakoan testuinguruak duen garrantzia ikerketen ezaugarri nabarmenak:

Rogoffer, plangintzaren eta testuinguruaren arteko elkar eragina aztertu dute ikuspegi bikoitz batetik:

Oinarrizko alderdiak → kontzientzia da.

1.5. ONDORIOAK.

Memoria-estrategien garapena estadio aurreoperatorioan hasten eta nerabezaroan jarraitzen duen prozesua da. Estrategiak pixkanaka-pixkanaka malgutu eta zabaldu egiten dira eta horrela subjektuak gaitasun handiagoa izango du zereginetan aktiboagoa, sakonagoa eta eraginkorragoa izateko. Eskalatzea garrantzitsua izango da prozesu horretan. Maila metakognitiboan haurra pixkanaka-pixkanaka bere gaitasun eta muga kognitiboez kontziente izango da eta bere jarduera gero eta gehiago kontrolatu eta planifikatuko du, helduekiko elkar eragin sozialaren eta komunikatiboaren ondorioz.

Garapen kognitiboa gehiago azpimarratu du jarraitasun edo aldaketa koantitatikoa, aldaketa koalitatiboa baino, horrek ez du esan nahi estadioaren kontzeptua baztertu egin behar direnik.Badira gaitasunean eta prozesatzeko abiaduran adinarekin aldaketak gertatzen direla egiaztatzen duten datu enpirikoak, aldaketa horiek, aipatu ditugun estrategien, ezagutzaren eta metakognizioaren faktoreen ondorio izan daitezke.


Comments: Post a Comment



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?

KONTADODEA:
contador webcursoscursos inglescochesjuegos onlineanuncios clasificados


ERLOJUA:
patrocinado por: <a href="http://www.planetcursos.com">cursos gratis</a> <a href="http://www.wikiad.com.ar">avisos</a> <a href="http://www.wikizapping.com">videos</a>
relojes web gratis