Monday, December 18, 2006
GARAPEN MORALA ESKOLAKO URTEETAN
2.2. GARAPEN MORALA ESKOLAKO URTEETAN.
Arrazoiketa moralaren eboluzioa.
Piageten arabera 6-7 urte dituenetik aurrera, haurrek hetereonomiatik autonomia moralera eboluzionatzen dute.
Autonomia moralaren alderdi bat absolutismoaren eta justizia inmanentearen sinestea murriztea da horren arabera arauak hausteak zigorra dakar beti. Hori dela eta, eskolaurreko haurren errealismo moralak erlatibismo moralentzat, eta horrekin batera berdin zaletasun progresiborantz, eboluzionatuko du. Ekintzak helduen autoritatearekiko menpekotasunik gabe ebaluatzeko erantzukizun subjektiboa erabiltzen dute, oraindik ere haurrek justizia berdina guztientzat noziora mugatzeko joera dute.
Piageten ustez, moral autonomoaren lehenengo zeinuak elkarrekikotasuna eta elkarrenganako errespetua dira.
Absolutismotik erlatibismo moralerako urratsa nabarmena izango da halaber justizia distributiboaren nazioen garapenean eskolako urteetan zehar.
Eskolako urteetan, berriz, hasieran igualitarismo absolutuari ekoizpenaren eta horren truke jaso beharreko sariaren arteko egokitzeari egingo diote erreferentzia.
Hamar urte dituztenetik aurrera, haur askok maila konbentzionala lortuko dute. Horrek ezarritako gizarte-ordenarekin bat etortzea esan nahi du. Maila honek bi estadio sekuentzial ditu:
- Gizarte-ordenarekiko adostasunak gehienek ontzat eta txartzat jotzen dutenaren irudi esteriotipatua isladatzen du.
- Autoritatearekiko eta bere aginduekiko errespetura bideratua badago ere, portaera zuzena norberaren eginbeharra egitean datza, autoritatearekiko errespetua erakutsiz eta ezarritako gizarte-ordenari eutsiz, bertutea eta ekintza onak sarituko direlako ustean.
Jokabide prosozialak ebaluatzeko egoeretan egindako arrazoiketa moralek ere izango dute eboluziorik urte hauetan. Eboluzio horren ildo nagusiak:
- Dibertsifikatuz joan dira.
- Gutxiago jokatuko dute beren interesen arabera eta besteen beharretara gehiago bideratuko dira.
- Arrazoiketa prosozialak.
Ondoriozta daiteke badela nolabaiteko homogeneotasuna emaitzen artean, gizartekotzeko prozesuaren alderdi garrantzitsu honen eboluzioari dagokionean, haurrek, beren aurrerapen kognitiboetan eta gizarte - elkar eraginen esperientzietan oinarrituta,beren printzipio moralak osatuko dituzte eta bizileku duten gizartea zuzentzen duten arauak eta balioak hobeto ulertuko dituzte.
Arrazoiketa eta portaera morala.
Haurrek egiten dituzten judizio moralek garapen handi samarra izaten dute. Garapen nerabezaroan jarraituko du. Oraingoan auzia judizio moralen aurrerapena eta portaera moralera paraleloak diren jakitean datza.
Ez dugu argitu arrazoiketa eta portaera moralaren arteko lotura. Arrazoiketa moralaren aurrerapenarekin areagotu egingo da egoera zailetan moralki jokatzeko gaitasuna, hau da, judizio moral aurreratua indar motibatzaile izango da. Arrazoiketa moral sendoei, norberaren balio eta printzipioetan oinarritutakoei nerabezaroan aurkitzen direnak esker, ziurrago edukiko dira jokabide moralak burutu behar dituenarentzat bereziki gatazkatxoak diren egoeretan. Egoerarik altruistenetan eta sakrifikatuenetan prosozialki jokatzen dute haurrek hala jokatzen ez dutenek baino arrazoiketa moral prosozial aurreratuagoak izaten dituzte; ez da harremanik aurkitu arrazoiketa moralaren mailaren eta sakrifizio gutxiko jokabide prosozialen,egiteko errazak direnen, artean. Harreman horiek agertzea harrigarria izan liteke eguneroko egoeretan moralki jokatzeko garaian abian jartzen diren egoeraren eta pertsonaren inguruko faktoreak kantuan hartzen baditugu.
Gizartekotzea eta garapen morala.
Garapen moralek haurraren gizarte-ingurunearen eraginekiko sentsibilitatea izateaz gain, ingurune horretan haurrak dituen elkar eraginean ondorio ere bada. Hainbat faktorek sustatuko dute bereziki haurrean garapen morala:
- Aukerak ematea eta besteen perspektiboak hartzeko, besteen lekuan jartzeko adoretzea, helduek zeregin handia dutela horri dagokionean.
- Haurraren aurrean norberak iharduteko dituen printzipio moralak sendo adierazi behar ditu.
- Haurraren aurrean eta haurrarekin printzipio moral horiei jarraiki jokatu behar da. Horrela haurrak ikusi eta jaso ahal izango ditu portaera zintzo eta prosozialek.
- Haurrarekiko elkar eraginetan haurrari bere iritziak eta ikuspuntuak errespetatzen eta kontuan hartzen ditugula, bere beharrekiko eta emoziozko egoerekiko sentsibilitatea badugula eta bere ingurukoek eta maite dutenek horiek elkar banatzen dituztela sentiaraztea.
- Haurrak zintzo, etikoko eta altruismoarekin jokatzeko duen gaitasunarekiko igurikapen handia izatea.
- Komenigarria izan daiteke haurra kontrol irmoak ezartzea portaera jakin batzuei dagokionean, batez ere, besteen ongizatean eta segurtasunean eragin dezaketen arau-hauste moralekin zerikusia dutenei dagokienean.
Ez dakigu zer pisua duten faktore hauek haurrengan.