Saturday, December 16, 2006

GIZARTE EZAGUTZA ETA GARAPEN MORALA ESKOLAKO URTEETAN


2. GIZARTE-EZAGUTZA ETA GARAPEN MORALA ESKOLAKO URTEETAN.

Munduko gizarte-errealitatea ulertzeko eta arrazoitzeko moduan haiekin batera gertatzen diren eraldatzeak izango ditugu aztergai. Aurrerapen kognitiboa horiek portaeran izan ditzaketen ondorio batzuk aztertuko ditugu.

2.1. GIZARTE-EZAGUTZA ESKOLAKO URTEETAN.

Haurrari esperientzia aberatsak ahalbidetuko dio eskola-eremuan sartzeak, eskola gizarte mikrokosmos bat baita: eskolako ingurunean haurrak ezagutza-maila desberdinetako pertsonekin izango ditu harremanak, horiekin mota askotako harremanak ezarriko ditu eta, gainera, eskolako eremuak gizarte-sistema bat osatzen du eta haurrak ezarri ez dituen arauak eta funtzionamenduak ditu bete eta ulertu behar dituenak.

Gizarte-ezagutza sustatzerakoan funtsezkoa izango da urte horietan gertatzen den gaitasun kognitiboen garapen handia.

Pertsonarteko ezagutzaren garapena.

Seigarren eta hamabigarren urteen artean haurrengan suma daitekeen joera ebolutiboa:

a) Besteen ezaugarrien ezagutza.

Urteetan zehar haurrak ohartu dira besteek era beraiek berdin ezagutu ditzaketela, eta horregatik jolasetan beren intentzioak disimulatu egin behar dituztela besteen bere estrategiak asma ez ditzaten.

Hirugarren pertsona baten ikuspegitik “ikusteko” gai izatera eta pertsona horrek, arazoan inplikatuta ez dagoenez, beste ikusmolde bat izan dezakeela ulertzera iritsiko da.

Ikuspegiak bereizteko gai eta horiek aintzat hartzera hasieran sekuentsialdi eta gero aldi berean igaroko dira.

Talde handien lekuan jartzeko baita gizarte osoaren eta ongiaren lekuan jartzeko gai izatera pasatuko dira, egoera eta ezaugarri horiei eta horiek sortzen dituzten kasuei buruzko ondorio gero eta zorrotz eta konplexuagoak ateratzera igaroko dira.

Egoerarekiko independentzia handiagorekin trebetasun horiek garatzera eboluzionatuko dute.

Besteen pentsamendua, sentimenduak, intentzioak eta pertsonalitatea geroz eta hobeto ulertzeko bidearen dimentsio ebolutiboen ezaugarriak deskribatu baditugu ere, haurrek ez dute erritmo beran eboluzionatu behar.

b) Harremanak ulertzeko modua.

Pertsonen barreko ahalmen abstraktuetan oinarrituko dira harremanak deskribatzerakoan. Harreman horiek berehalakoa baino harantzagokoa izango dira.

Harremanak inplikatuko guztientzat onak izan behar dutela eta ene giza harremanak elkarren arteko adostasunean oinarritzen direla edo beharko luketela ulertuko dute.

Gizarte-sistema eta erakundeen ezagutza.

Eboluzioa hainbat dimentsiotan garatzen da:

Eskolako urteetan zehar, gizarte-gertakarien multzoa antolatzen dituzten sistema partzial isolatuak sortzen dira eta hasieran eremu jakin batera mugatutakoak izango dira.

Beste aurrerapen bat ezagutza gero eta gehiago harreman logikoei jarraiki koordinatzea / antolatzea.

Gizartearen irudikapena beste datu batzuetan oinarrituko da, irudikapena baliagarri ez diren datuetan edo/eta norberaren esperientziatik urrun daudenetan oinarrituko dira.

Nerabezaroaren hasieran, harreman kasualak objektiboak eta inferitutakoak izango dira dela, nerabezarora arte ezingo dira ulertu prozesu kausal dinamikoak, arrazoi ari eta epe luzerako ondorioak dituztenak.

Gizarte-irudikapenean eboluzioaren ondorioetako bat honakoa da:

Nozio historikoen, politikoen,geografikoen, ekonomikoen eta sozialen irakaskuntzak, emankorra izan dadin, haurraren ulermen-mailara egokitu behar du.


Comments: Post a Comment



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?

KONTADODEA:
contador webcursoscursos inglescochesjuegos onlineanuncios clasificados


ERLOJUA:
patrocinado por: <a href="http://www.planetcursos.com">cursos gratis</a> <a href="http://www.wikiad.com.ar">avisos</a> <a href="http://www.wikizapping.com">videos</a>
relojes web gratis