Monday, December 18, 2006

IDENTITATE SEXUALA

3.3. IDENTITATE ETA TIPIFIKAZIO SEXUALA.

4-5 urte baino lehenago,haur gehienek onartzen dute beren identitate sexuala, 5-6 urte dituztenetik aurrera sexuaren konstantzia errealitate izango da. 7-8 urte arte, identitatea ez da genitalen bidez definituko, kanpoko estereotipoen bidez baizik. Identitate sexuala oinarrizko desberdintasun anatomikoen menpekoa izango da eta desberdintasun biologikoak jarriko dituzte kulturalen gainetik.

Prozesua amaitzen denean, esan dezakegu identitate sexuala finkatu dela. 5-6 eta 8-9 urte artean neska-mutilak estereotipatu eta sexista izan ohi dira. Maiz kritikatzen eta barregarri uzten dituzte eta ez dituzte onartzen sexuarekin lotutako estereotipo konbentzionaletatik desbideratzen diren ikaskideak.

8-9 urtetik aurrera, estereotipo horiek definitzen dituzten ezaugarriek ez dute hainbesteko funtsik izango eta malguago eta aldagarriago bihurtuko dira. Beste identitate sexuala duten pertsonek egin ditzaketela onartzen hasiko dira.


Comments: Post a Comment



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?

KONTADODEA:
contador webcursoscursos inglescochesjuegos onlineanuncios clasificados


ERLOJUA:
patrocinado por: <a href="http://www.planetcursos.com">cursos gratis</a> <a href="http://www.wikiad.com.ar">avisos</a> <a href="http://www.wikizapping.com">videos</a>
relojes web gratis