Thursday, December 28, 2006
KIDEAK
4.3. KIDEAK.
Kideek dituzten funtzioak, zenbaitetan gurasoenean antzekoak izan ohi dira. Batzuetan hain berdinak direnez, adiskidetasun-lotura horiek benetako atxikimendu harreman bihurtzen dira.
Badira desberdintasunak haurrak kideekin eta helduekin dituen harremanen artean.Helduekikoak asimetrikoak dira, estatus desberdineko bi pertsonen arteko osagarritasunean oinarritutakoak. Kideekiko harremanak simetrikoak dira, antzeko trebetasunak dituzten pertsonan arteko berdintasunean, lankidetzan eta elkarrekikotasunean oinarritutakoak.
Kideekin ezartzen diren kontaktuen funtzioei dagokienean ere; kideekiko elkar eraginetik sustatuko funtzio edo gaitasun sozialei buruz hitz egin dezakegu.
Estatus soziometrikoak.
Ikerketa soziometrikoak bi dimentsiotako galderen sistema bat erabiltzen du eta honako estatus sozialak berezi ditu: ospetsuak, baztertuak, arretarik jasotzen ez dutenak, polemikoak.Termino soziometrikoetan estatus sozial horiek honela definitzen dira:
- Ospetsuak: ikaskideengandik puntuazio altuak jasotzen dituztenak, begiramenari, balorazioari, besteen hobespenei dagokienean.
- Gaitzetsiak: puntuazio negatibo altuak izan ohi dituzten haurrak.
- Arretarik jasotzen ez dutenak: puntuazio baxuak izan ohi dituzten haurrak….
- Polemikoak: muturretako puntuazioak, negatiboak nahiz positiboak, jasotzen dituzten haurrak.
Urteetan zehar estatusean gertatzen diren aldaketei bi galdera plantea daitezke:
- Status bat definitzen duten ezaugarriak adinarekin aldatzen diren, hau da, zazpi urterekin edo hamaikarekin ospetsuen estatusa ezaugarri kideekin deskriba daitekeen edo ez.
- Subjektuek status jakin batean irauten duten urteetan zehar edo hazi ahala estatusa maiz aldatzen dute.
Lehenengo galdera erantzuten, egia da, haurrek baloratzen dituzten bere ikaskideen berariazko kualitateak aldatu egiten direla besteengan hautemandako portaerak. Adin hauetan eta aurrekoetan haur baztertuek izan ohi dituzten ezaugarriak antzekoak badira ere, egia da, erasokortasunaren eta gaitzestearen arteko harremana aldatu egiten dela haurra hazten den heinean.
Bigarren galderari erantzuten urtean joan ahala haur batek estatus berekoa izatea jarraitzeko probabilitatea nahiko altua dela. Bestalde, gaitzetsien estatusa da egonkortasun handiena duen taldea.
Adiskidetasun-harremanak eta kideen taldeak.
Eskolako urteetan zehar hiru alderditan ikus daiteke: adiskidetasunaren kontzeptuak duen eboluzioari, lagunen arteko elkar eraginen ezaugarriei eta kideen taldeen egiturari.
6-7 urte inguru dituztenean,adiskidetasunak beraientzat norabide bakarreko laguntza esan nahi du, bestela esan, oraindik ez dute ulertzen adiskidetasuna bi norantzako prozesu gisa ulertuko dute:lagunak bestearen beharretara egokitu behar du eta beharrezko laguntza eskaini behar du. Adiskidetasuna denborarekin sortzen den eta elkarrekiko konfidantzan oinarritzen den prozesu gisa ulertzearekin bat,haurrak,lagunetako batek besteari laguntzeari uko egiten badio eta bere beharrei eta desioei muzin egiten badie, adiskidetasuna errealitate galkorra izan daitekeela ohartzen hasten dira.
Zalantzarik gabe, beste haur batzuekin elkarregiteko aukerak handitzearen eta aurrerapen kognitiboen ondorioz, haurrek ez dituzte besteak jada entitate fisiko gisa ulertuko eta subjektu psikologiko gisa ikusten eta norberarenak bezalakoak ez diren desioak eta ikuspuntuak dituztela ulertzen hasiko dira. Ondorioz, horrek komunikazio estrategia landuagoak eta eraginkorragoak erabiltzera bultzatuko ditu.