Saturday, December 16, 2006
MEMORIEN ESTRATEGIEN GARAPENA
1.2. MEMORIEN ESTRATEGIEN GARAPENA.
Haur batek azterketa bat prestatzeko memorizatzen ari denean duen portaera behatzen badugu, errepasatzea edo errepikapena eta antolatzea egiten dituen ekintzen errepertorioak dira. Errepikapena informazioa epe motzerako memorian (EMM) gorde nahi dugun bakoitzean erabiltzen dugu eta informazio hori biltegian edo epe luzerako memorian (ELM) sartzeko ere balio duen oinarrizko estrategia da. Informazio hori berreskuratu ahal izango dugu azterketa unean. Errepikapenaren bidez haurrek materialak gogora ditzake, telefono-zenbakiak edo ulertzen ez duen fenomeno baten definizio konplexua esate baterako.
Errepikapenaren eta antolatzearen garapena.
Haurrek errepikapenaz jabetzeko moduaren inguruko azterketarik goiztiarrenetarikoa eta esanguratsuenetarikoa Flavell eta laguntzaileak dira. Ikerketan bost, zazpi eta hamar urteko 20 haur zeuden taldeei zazpi marrazki erakutsi zieten, handik 15 segundora 3 marrazki gogoratu behar zituzten. Helduenek errepikapena gehiago erabiltzen zuten eta estrategia horrekin gehiago gogoratzen zuten. Antolatzeko estrategiari dagokionean kategoriatan taldekatuta, bost eta hamaika urte arteko haurrei marrazki batzuk erakusten zitzaizkien eta marrazkien izenak gogoratu behar zituzten. Ikerketa horren bidez konturatu ziren 10-11 urte arte haurrek ez zituztela espontaneoki eta sistematikoki erabiltzen antolatzeko estrategiak. 5-6 urteko haurrak taldekatzeko estrategia erabiltzeko entrenatzerakoan, desberdintasun ebolutiboak desagertu egin ziren eta estrategia hori espontaneoki erabiltzen zuten 10-11 urteko haurrak.
Eskolaurreko adinean haurrek duten gaitasun kognitiboa teoria Piagetiarrak adierazitakoa baino askoz ere handiagoa dela. Memoria-estrategiei dagokionean ere joera antzekoa da, izan ere, haur gazteenak estrategiak erabiltzeko gai direla zeregin erraz bat gauzatzeko asmoz.
Ikasteko eta idazteko estrategiak.
Irakurketari dagokionez hasieran irakurtzen ikasten dute, ondoren “ikasteko irakurtzeko.” Idatzizko testu bat ulertzea zeregin konplexua da, hainbat prozesu kognitiboren arteko elkar eraginaren ondorioa dena.
Idatzizko hizkuntza ulertzeko eta memorizatzeko oinarrizko subjektuak makro egitura deiturikoa eraiki behar izaten da: ideia garrantzitsuenen multzoa, laburpena edo sumarioa egitea, beharrezkoa da irakurleak testuan bertan ideia nagusienak bereizten jakitea.
Ideia nagusiak bereizteko trebetasuna ez zutenez, bosgarren eta zazpigarreneko haur askok oharrak idatzi beharrean, ikasteko estrategia pasibo bat hautatzen zuten dagoeneko irakurritakoa berrirakurri besterik ez zuten egiten. Haur batzuek ikasteko estrategia aktiboak erabiltzen zituzten, oharrak idaztea eta azpimarratzea erabilera handitu egiten da adinarekin.
“Kopiatzeko - ezabatzeko” estrategia honetan datzan:
- Testuko elementuak hurrenez hurren irakurtzean.
- Elementu bakoitza laburpenean sartu edo ezabatu erabakitzean.
- Baietz erabakitzen bazuen,testuko esaldia edo pasartea hitzez hitz kopiatzean.