Monday, December 18, 2006

NORTASUNAREN GARAPENA 6 ETA 12 URTE ARTEAN

3. NORTASUNAREN GARAPENA 6 ETA 12 URTE ARTEAN.

3.1. DESKRIBAPEN KLASIKOA.

Psikoanalisiaren ikuspegitik, fase falikoan bizitako gatazka psikikoen ondoren, lasaitasun eta finkatze garai luze bat izango da. Sortasun aldia izenarekin ezagutzen da. Garai horretan lasaitasun erlatiboa izaten da, zenbaitetan gatazkak sortuko baitira.

Sortasun - aldiaren ezaugarri nagusiak: harremanak eta sentimenduak desexualizatu egiten dira, samurtasuna sexualitateari gailentzen zaio eta etsai desioak eta erasokortasun - pultsioak nabarmen gutxitzen dira. Sortasun-aldia gatazka edipikoaren beheraldian oinarrituta sortzen da eta bat dator errepresioaren areagotzearekin eta sublimazioaren garapenarekin.

Adin hauetan haurrek beren buruak eta gaitasunak hobetzeari eskaintzen diote denbora.

Eriksonen arabera neska mutilek duten harreman gurasoekin eboluzionatu egiten du. Gurasoek ez diren beste heldu batzuek garrantzi esanguratsua izango dute eta, batez ere, garrantzi handia lortuko dute ikaskideek.

Deskribapen desberdinak bat datoz nortasunaren eraikuntza lasaitu edo gelditu egiten dela, ez dela garai honetan eteten, baina ez dela aurreko urteetan bezain gorabeheratsua adieraztean.

3.2. NORBERAREN EZAGUTZA.

Auto kontzeptuaren garapena.

Kanpoko atributuak haurrek maizen erabiltzen zituztenak beren buruak besteengandik bereizteko.

Haurrak hazi ahala, auto kontzeptua aldatu egingo da eta eduki psikologiko eta sozial handiagoa izango du 6-8 urterekin beren buruak besteengandik bereiz ditzakete pentsamenduak, desioak eta sentimenduak dituen pertsona gisa deskribatzen hasten dira. Haurrek ere ezaugarri fisikoak eta psikologikoak bereizten dituzte. Nia gehiago deskribatzen da barruko termino eta termino psikologikoen bidez kanpoko ezaugarrien eta ezaugarri fisikoen bidez baino. Nerabezarora gerturatu ahala, haurra bere Nia sentimendu interpertsonalen eta sentimendu horien kalitatearen arabera kontzeptualizatzen hasiko da. Haurraren auto kontzeptuak beste ezaugarri batzuk ditu:lehen bezain orokorra ez izatea eta berezi eta artikulatuagoa izatea.

Norberaren ezagutzaren garapenean izandako aurrerapen horiek ez dira kasualitateak. Haurren gaitasun kognitibo gero eta handiagoekin eta haurren gizarte - elkar eraginekin dute zerikusia. 6-7 urterekin aldaketa koalitatiboak gertatuko dira haurrak bere buruaz duen ezagutzan. Pentsamenduez eta sentimenduz gogoeta egiteko aukerari esker Niari buruzko ezagutza aberasteko behin betiko eta beharrezkoa gaitasuna izango du.

Auto kontzeptuaren egonkortasuna eta aldaketa.

Auto kontzeptua gizarte-konparaketaren ondorio dela eta haurrak bere buruaz garatzen duen kontzeptuan bere inguruko pertsonekin (familia, eskola) txikitatik ezartzen dituen elkar eraginak eragin erabakitzailea dute.

Gai hau argitzeko ikerketa auto kontzeptualak egin dira. Laburbilduz: ikerketa honen emaitzak, aldaketa ordenatu bat gertatzen dela, etengabeko aldaketaren baitan nolabaiteko egonkortasuna dagoela, uzten dute agerian auto kontzeptuan haurtzaroan zehar dituen aldaketak erregularrak dira.

Auto estimazioa:eboluzioa eta determinatzaileak.

Harterrek dioenez nolabaiteko egonkortasunik auto estimazioan haurtzaroan zehar, elkarren hurreneko hainbat urtetan.

Ikerketa gehienek adierazten dute 12-13 urte inguru dituztenean auto estimazioak behera egiten duela.Adin horretatik aurrera badirudi auto estimazioak pixkanaka gora egiten duela. Haurren auto estimazioa determinatzerakoan gurasoen hezkuntza-praktikak duen garrantziaren oinarria finkatu zuen.

Gurasoen jarrera garrantzi handia izango duten arren, haurrak kideekin ezartzen dituen harremanek gero eta zeresan handiagoa izango dute auto estimazioa determinatzerakoan.

Auto estimazioa eta kontrol-lekua.

Subjektuak bere ekintzei eta bizitzan gertatzen zaionari dagokienean bere buruari egozten dion kontrolari erreferentziari egiten diona.

Pertsona batek kanpoko kontrol-lekua izango du bere bizitzan gertatzen dena kasualitateak, patuak edo zorteak determinatzen duela pentsatzen badu; bere gaitasun pertsonalek edo ahaleginek ez dute ia eraginik izango kanpoko indarrek determinatzen dutena aldatzeko. Dirudienez auto estimazio positiboa eta barruko kontrol-lekua ere. Haur baten ekimena eta autonomia sistematikoki baztertzen badira,mezu negatiboak jasoko ditu auto estimaziorako nahiz krontol pertsonalaren sentimendurako.


Comments: Post a Comment



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?

KONTADODEA:
contador webcursoscursos inglescochesjuegos onlineanuncios clasificados


ERLOJUA:
patrocinado por: <a href="http://www.planetcursos.com">cursos gratis</a> <a href="http://www.wikiad.com.ar">avisos</a> <a href="http://www.wikizapping.com">videos</a>
relojes web gratis